XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta bekainak ere biribilduak ziren, sahatsak, labur bezain beltz eta ile-sarriak.

Erditze guztien ondorengo Matriuska txikia.

- Ez al duzue ezer erantzun behar? Ez al da egia errusiarrena? tematu zen galdeketan jenerala.

- Salinas eta García Hernández kapitainak gara.

Ez daukagu ezer gehiago esatekorik erantzun zion García Hernándezek.

- Ez. García Hernández duzu bera, baina ni Palacios kapitaina naiz.

Salinas deitu egiten didate, baina ez dut neurezko deitura zuzendu zuen beste kapitainak.

Eta arrazoi du gainerakoan: ez dugu gehiago zer esanik.

- Ez, e? gaiztotu zitzaion irribarrea jeneralari.

Jacako Udaletxeko leihotik hitz egiteko gogo galanta omen zenuten ba!

Damutuko zitzaizkizuen orduan esanak...

- Esatekoak han esan genituen.

Eta orduan esanek balio dute oraindik guretzat eman zion arrapostu García Hernándezek.

Kanpoan zeuden zaindariei egin zien dei jeneralak orduan.

Hartu eta eramateko haiek bere begien bistatik, nahikoa zabor-kirats utzi zutela bere bulegoan.

Sartzeko atxilotu-gelan eta ez beratzeko eskean edo erreguka hasten bazitzaizkien.

- Fontaneda jeneralak agindu bezala oraintxe fusilatu behar zintuzketet.

Baina legez egin nahi ditut gauzak.

Eta gainera, egunsentiko hozkirria bezalakorik ez da ikararen dardara lotsatu gabe pasa dezazuen.